Zu nahi zaitut. Igor. Gehiegi eskatzea al da? Zurekin egon nahi dut nire bihotzeko azken taupada entzun arte, nire begiak betiko isten diren arte, azken arnasa hartzen dudan arte. Droga bat bezalakoa zara niretzat, behin probatuz gero ezin zara hura gabe bizi eta nik, jada, bi aldiz dastatu zaitut. Bi aldiz edan dut pozoia duen iturritik. Horregatik nago orain zer egin jakin gabe, nire penak nori kontatu jakin gabe. Hainbeste sufriarazi nauzun mutila zara, baina, maite zaitut oraindik eta beti maitatuko zaitut ziurrenik.
Orain dela urte bete zurekin irten nintzen. Ez zait inoiz ahaztuko bizitako hilabete zoragarri hura. Zoriontsua nintzen. Baina gauza guztien moduan bere alde txarrak zituen. Hasiera batean beste neska batekin zenbiltzan eta zuen artekoa utzi zenutenean nirekin hasi zinen. Neska hurak deitu zidan etxera esanez ez nuela zu bezalako mutil bat merezi, min emango zenidala berari egin zenion bezala eta arrazoi horrengatik ahaztu zizula. Orduan nik zer eta zurekin jarraitu nuen. Nola pentsatuko nuen zu bezalako mutil batek min emango zidala? Itsua banintz bezala jokatzen nuen. Maitemindurik nengoen eta hori zen garrantzitsuena niretzat. Erregina banintz bezala tratatzen ninduzun eta nik nire maitasuna agertzen nizun egunero. Edozergandik babesten ninduzun, izugarria zen. Ez zegoen nire maitasuna baino gauza indartsuagorik, baina, hilabete geroago ez zenuen berdina sentitzen. Utzi egin ninduzun. Segidan zetozen egunetan oso gaizki pasatu nuen. Zu behar zintudan bizitzeko, bestela ez nintzen ni.
Denboraldi batez bihotzean sartuta eduki zintudan. Zu besterik ez zintudan buruan Iñigo ezagutu nuen arte. Iñigorekin gelditzen nintzen astean bi aldiz. Berarekin egoten nintzen guztietan dena ahazten nuen eta gure artekoa maitasun ipuin bat zela pentsatzen nuen. Bera zela nire printze urdina errepikatzen nion nire buruari behin eta berriz.
Bi hilabete igaro ondoren infernua iritsi zen nire bizitzara. Iñigorekin utzi eta zu maitatzeari ekin nion berriro ere. Beste hilabete bat bizi nuen zurekin, baina hau ez zen hain polita izan. Zuk eginiko mina oraindik bizirik zegoen nire bihotzean. Inoiz sendatuko ez zen zauria zirudien. Ezin nizun nire maitasuna adierazi nahi banuen ere. Ezin nizun pozez beteriko musu bat eman ez nuelako poza sentitzen. Bai, izugarri maite zintudan, baina hori ez zen nahikoa. Min egin zenidan eta nik min eman nizun. Infernua zirudien hilabete hartan sekretu bat kontatu zenidan; inorri esango ez niola zin egin nizun. Sekretuan nire lagunik onena beharresten zen. Bere mutilagunak adarrak ipini nahi zizkion. Ez nekien zer egin. Alde batetik nire lagunik onena nuen eta bestetik zu; nire mutilaguna. Hamairu aldiz pentsatu ondoren esan egin nion. Berak ez zuen merezi horrelakorik. Zerbait gaizki egiten duzunean dakartzan ondorioetara egokitu beharra duzu. Nik gaizki egin nuen sekretua esaten, izan ere, zin egin nizun ez nuela esango. Eta ondorioa latza izan zen. Utzi egin ninduzun. Berriro. Agian hobe zen horrela, baina nire sentimenduak lehengokoak ziren. Izugarri maite zintudan eta hori ez zuen inork ezta ezerk aldatuko.
Egunero gogoratzen ditut bizitako momentu horiek. Egunero topatzen naiz zauri guztien minekin. Ez zaitudala ezagutzen sentitzen dut, baina berriro erortzen naiz. Zugan uste nuen, sinetsi nuen. Gure bideak bitan zatitu ziren azkenean. Jada ez dut gorrotorik sentitzen, mina bakarrik. Min egiten dit bakarrik egoteak; zurekin egoteak. Bere garaian isildu egiten nintzen zuri min ez emateko, sentitzen nuenari bizkarra eman nion. Nire zatirik txarrena ez nizun erakutsi. Maitasuna suntsitu genuen. Zu edukitzeagatik, maitatu nahi izanagatik, ez nuen nire buruarekin pentsatzen. Nik ez nekien zure maitasunak hau ezkutatzen zuenik. Maitasuna dena balitz, zoriontsu izango ginateke. Ez dut gogoko egunero hau sentitzea. Dena ahaztu nahian nabil, pozik bizitzeko. Baina nire bihotzetik ezabatzen saiatzen zaitudanean malkoetan galtzen naiz. Gertatutakoa ahaztu nahi dut baina ez zaitut zu ahaztu nahi. Zu gorrotatzea hain erraza balitz, ahaztea hain erraza balitz, ez ikusteak min emango ez balit, pozik biziko nintzateke. Baina ez da horrela. Ez bazaude ezerk ez du zentzurik, ez dut arrazoirik aurkitzen aurrera jarraitzeko eta galduta sentitzen naiz. Nahi gabe zure oroitzapena ukitzen dut eta berriro nire ondoan egotea nahi dut; betiko.
Zeruko argi bat bazina eguzkia lanik gabe utziko zenuke. Ur tanta bat bazina inork ez luke egarri gehiago izango. Zail egiten da benetakoa zarela sinestea. Betiko bazina, Igor, munduko neskatorik zoriontsuena izango nintzateke.
Nork esan zuen bakarrik egotea erraza dela? Nork esan zuen denborak dena sendatzen duela? Orain nork egingo nau zoriontsu? Nork emango dizkit musu gozoak ezpainetan? Nola sinetsiko dut berriro maitasunean? Nola onartu behar dut ez zarela itzuliko? Nola aterako zaitut emendik, Igor? Nola? Ez dut onartu nahi joan egin zarela.
Jada erori naiz. Ez dakit nola esan ezetz. Niregana etorri zara maite nauzula esanez. Ez dakit zer egin. Alde batetik ni nago eta bestetik zu. Maite zaitut, ez dakizu zenbat. Baina hilabete ondoren zer? Dena bukatuko da? Eskuak hutsik ditudala utziko nauzu berriro? Ala oraingoan betiko izango da? Beldurturik nago.
Beldurrak alde batera utzi eta aukeratu zaitut, berriro sentitu nahi zaitut. Atzoko arratsaldea ez dut inoiz ahaztuko. Emandako musua beti gordeko dut bihotzean. Baina gaur, ez dituzu nire deiak hartzen, ez diezu nire mezuei erantzuten. Zer egin dut gaizki? Esan zenidan aldatuko zela Igor, aldatuko zinela.
Esaten didate beldurra ez edukitzeko. Denbora da ez dudana. Aldatuko zela zin egin zenidan, baina denak berdin jarraitzen du. Jada ez ditut zure gezurrak sinetsiko, ez naiz berriz isilduko, ez naiz itzuliko naiz eta zuk eskatu, ez naiz zure bigarren platera izango. Berriro engainatu nauzu. Orain berandu da. Ez esan barkatzeko, ez baitaukat barkamenik emateko. Ez dakit ondo edo gaizki dagoen, baina ihesi joateko ordua dela sentitzen dut. Berdin dio zer norabidetan joaten naizen, zugandik urruntzea da gauza.
Itxaroteaz nekatu naiz.