Ongi etooooooooorri ^^

Ongi etooooooooorri ^^
Blog honetan ipuin entretenigarriak eta dibertigarriak aurkituko dituzu!

jueves, 31 de marzo de 2011

SENTIPEN BITXI HAU


Gaurkoan lagun batek egindako ipuina.

Lagun bat? Ez, gehiago. Amodio bat? Bai, agian. Lagun mina baino gehiago? Hori seguru! Zer zaren niretzat? Ba... hitzez azaldu ezin den zerbait zara niretzat. Ez dakit zer egingo nukeen zu gabe. Nire barruan sentitzen zaitut uneoro. Nire ondoan egongo ez bazina, ez nintzateke ni izango. Behar zaitut. Zurekin egon nahi dut, behar dut. Inork ezin du gure artekoa hapurtu, inor ez da hain indartsua. Maitasun berezi hau sentiarazi didazu. Inoiz ez nuen horrelako gauzarik eduki nire barruan. Ez dakit nola azaldu, ez dakit nondik hasi. Erraza da “Hasieratik hasi!” esatea, baina horretarako hasiera non dagoen jakin behar dut.
Gogoan dut zurekin ez nuenean harreman sendorik. Ez ginen hitz egiten, aurpegira justu-justu begiratzen ginen. Egunak pasa ahala konfidantza hartzen joan ginen. Izugarrizko mutila zinela erakutsi zenidan. Gure artean zerbait piztu zen; itzali ezin zen sentipen bat. Denbora gutxian zu asko maitatzera heldu nintzen. Geroago gure konfidantza, laguntasuna, indartzen joan zen. Eta orain, bi urte igaro ondoren, zu gabe ezin naizela bizi konturatu naiz. Zu ikusi gabe pasatzen badut eguna, ez naiz ni. Zerbait falta zait.
Gogoratzen zure neskarekin irteten hasi baina lehenago gertatu zena? Hura bai izan zela izugarrizko haserrealdia. Bera gustuko zenuela esan zenidanean izugarri haserretu nintzen. Ez nuen arrazoirik baina hala eta guztiz ere nirearekin jarraitzen nuen. Ez ginen hitz egiten, agurtu bakarrik. Egun gutxi barru etorri zinen nigana zinera “Harry Potter” delako hori ikustera gonbidatuko zenuela esanez. Orduan esan nizun ulertzen nuela gustuko izatea. Izan ere, bakoitza librea da nahi duena sentitzeko. Ez dugu nahi duguna sentitzen; sentipenak etortzen dira gugana. “Zuk nahi duzuna bada aurrera! Baina gero ez etorri nigana min eman dizula esanez.” Hitz horiekin amaitu zen gure haserrealdia.
Oraindik gogoan dut Astigarragako jaietan igarotako gaua. Nire eskumuturreko ordulari beltzak gaueko amaikak markatzen zituen. Ni jada edanda nengoen. Trifulkako kontzertuan topatu ginen eta nirekin haserretu zinen gehiegi edan nuelako. Horrelako kasuetan beti laguntzen didazu, ez dakit nola eskertu. Ez nuela gehiago edango zin egin nizun eta zuk besarkatu egin ninduzun barkamen moduan. Jarraian zetozen orduak zure ondoan pasa nituen. Izugarri kezkatu zinen nitaz gau hartan. Bazirudien gure hartean zegoen suaren garrak gehiago handitu zirela. Gau hartan modu ero batean maitatu zintudan. Zure ondoan egon nahi nuen betiko, zure besarkadak nahi nituen. Gau hura inoiz ez bukatzea zen nire desira bakarra.
Izurde bat maitemintzen denean, bere maitea edonola zaintzen du; ezinezkoa badirudi ere beti aurkitzen du modua. Nik zuri egunero-egunero zainduko nizuke. Izurde bat banintz bezala, beti aurkituko nuke modua. Ez nintzateke inoiz haspertuko. Baina ez nuke egingo maitemindurik nagoelako, zeren eta ni ez nago maitemindurik. Nik maite zaitut, ez dakizu zenbat, eta arrazoi horregatik zainduko nizuke nire gauzarik preziatuena bazina bezala. Niretzat asko zara, Iker.
Nahasturik nago. Zuk sentiarazi didazun maitasunak nahasten nau. Sentipen arraroa da. Izugarri maite zaitudala sentitzen dut, zu gabe ez naizela ezer. Lagun mina baino gehiago maite zaitut, baina mutil-laguna baino gutxiago. Nola ulertu dezaket hori?
Badakit naiz eta nik hau barru-barrutik idatzi, zeurearekin jarraituko duzula. Jeloskor nagoela esango duzu. Nik beti berdina erantzungo dizut; ez nagoela jeloskor. Zail egiten zait arrazoia besteari ematea.
Neska horrekin irteten zarenetik ez didazu zure maitasuna lehen bezala agertzen. Badakit bera dela zure bizitzako neska, zu pozten zaituen gauza bakarra. Lehen esan nezakeen maite ninduzula, nigatik izugarri kezkatzen zinela, paradisua infernu bihurtu arren nire aloban egongo zinela. Orain ordea, guzti hori esago banu gezurtia bezala geratuko nintzateke. Ez nago ziur maite nauzunik, ez zara nigatik kezkatzen, paradisu zoragarri hori infernu bihurtuko balitz ihes egingo zenuke nire albotik. Nire bizitzan gertatzen dena bost axola zaizu. Iker, zu ez zinen horrelakoa. Maitasun zoragarri hau sentiarazi zidan pertsona nahi dut.
Lehenago aipatu dut gure artekoa ezin duela inork hapurtu. Alde batetik egia da, gure artean itzali ezin den sua egongo da beti pizturik; bestetik oker nengoen, gutako batek su horren gar erraldoiak gar nimiño bihur ditzake.
Hau guztia aurpegira esan nahi nizuke, baina ezin dut. Zugana joaten naizen bakoitzean “Kaixo” ixil bat bakarrik ateratzen da nire ezpainetatik. Beldurturik nago ea nola hartuko duzun idatzitakoa. Beldurrak ito egiten nau. Ez dut jakin nahi zer pentsatzen duzun guzti honetaz. Ziurrenik dena dagoen bezala geratuko da. Ez dut beste modurik aurkitzen sentitzen dudana esateko. Badakizu zail egiten zaitela nire bihotza irekitzea. Zugatik edozer egiteko prest nago. Gure artekoa lehen zen bezalakoa izatea nahi dut; gehiegi eskatzea al da? Agian bai… nork daki. Zuk bakarrik dakizu nola sentitzen zaren, ea faltan botatzen nauzun ala ez, ea maite nauzun ala ez. Nik bai, izugarri botatzen zaitut faltan Iker. Lehen egunero egoten ginen. Zer pasa da? Zure neska-laguna izan dela esango nuke nik, baina ez dago ondo besteari botatzea errua zer gertatu den ez dakizunean. Ni aldatu al naiz? Ez dakit, izan daiteke. Nik dena lehengora bueltatzea nahi dut. Besterik ez.
Nire helburua sentitzen dudana esatea zen, baina uste dut ez dudala lortu. Zuganako dudan maitasuna ezin da bi orri soil batzuetan idatzi. Ez du maite zaitut batek ere berdintzen. Iker, nire bizitza baino gehiago zara; ez dakit nola azaldu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario