Olatz 7 urteko neskatila alaia zen. Egun batez txalupan ibili zen. Gauza zoragarria zela iruditu zitzaion eta esan zuen:
-Handia egiten naizenean, marinela izango naiz.
Beste egun batean ilea moztera joan zen. Asko gustatu zitzaion lanbide hura eta esan zuen:
-Handia egiten naizenean, ileapaintzailea izango naiz.
Oso berandu zen ileapaindegitik atera zirenean, eta taxian joango zirela esan zion amak. Oso gustura ibili zen taxian eta esan zuen:
-Handia egiten naizenean, taxista izango naiz.
Hurrengo egunean, ogia erostera joan zenean, labeak barrutik nolakoak ziren erakutsi zion okinak. Asko gustatu zitzaion lanbide hura ere eta esan zuen:
-Handia egiten naizenean, okina izango naiz.
Okindegitik atera ondoren, mekanikari bat ikusi zuen Olatzek auto bat konpontzen. Oso gustura egon zen autoaren tripei begira eta esan zuen:
-Handia egiten naizenean, mekanikaria izango naiz.

-Handia egiten naizenean, lorezaina izango naiz.
Arratsalde horretan antzerkira joan zen Olatz. Sorgin bat ikusi zuen han. Oso gustura egon zen sorginari begira eta esan zuen:
-Handia egiten naizenean, sorgina izango naiz.
Baina sorginak entzun egin zion Olatzeri eta beregana hurbilduz esan zion:
-Zergatik egon behar duzu zain handi egin arte? Nahi baduzu oraintxe izan zaitezke sorgina. Neskatila guztiek egin dezakete nik egiten dudana.

No hay comentarios:
Publicar un comentario