Lagun batek idatzitako ipuina da
-Esnatu naiz, ezin dut lo gehiago egin.
-Ea etorri, sar zaitez gurekin goxo-goxo.
[...]
-Baina ez hartu lo, zurrunga egiten duzula! Gainera, izeba esnatuko duzu!
-Ez, Maialen. Nik ez dut zurrungarik egiten, soinu horiek euliak uxatzeko dira. Izebak ere egiten ditu.
-A beno, orduan egin soinu arraro horiek.
[...]
-Noiz jaikiko gara? Gosez amorratzen nago...
-Ai ene! Zortzi urteko ume mukizua goizeko zazpietan gosez amorratzen! Ezin liteke!
-Jo... baina ni gose naiz...
-Ongi da, txorien kantu ederra entzutean prestatuko dizut gosaria.
-Eta hori noiz da?
-Hemendik gutxira, laztana.

* * *
Gaur goizean, nire gorputz biluziarekin batera, txorien kantu zoragarria entzun dut. Nire buruan sartu da, beti harena izan banintz bezala. Eta zutaz gogoratu naiz. Goizero edukitzen genuen elkarrizketa etorri zait burura. Eta ohartu naiz. Maite zaitut erraldoienak ere ezin izango lukeela definitu zugatik sentitzen dudana. Zu askoz gehiago zarelako. Zu nire osaba zarelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario