Azaroaren 20a
Ez dut gogoko gertatzen ari dena. Egunak daramatzat hau jasaten. Ezin dut gehiago! Ni ikusten nauenean “Agur!” ziztrin batez agurtzen nau, baina Irati ikusten duenean dena guztiz aldatzen da. “Kaixo maitia!” maitakor bat xuxurlatzen dio belarrira. Baina nor uste du dela? Zer uste du, ni horrela trata nazakela? Joder, nire mutila dela ez Iratirena! Batak maitakor hitz egin eta besteak sutsu erantzun. Hau panorama! Zer egin behar dut nik? Nire mutila NIREA bakarrik dela adierazi ala dena dagoen bezala utzi? Nazkaturik nago egoera honetaz. Bai, bai, N-A-Z-K-A-T-U-R-I-K! Ezin dut gehiago! Zerbait egingo dut, behar dut. Hau ez da horrela geratuko! Ez horixe!
Aaaarrrrggggghhhhh! Irati txolin hori akatuko nuke! Gustura gainera! Egun osoa Ikerren atzetik darama. Hau egin, ez ahaztu bestea, musu bat opari, besarkada nahi dudalako,... Eta ni bekaizki. Betiko legez. Noiz ulertu behar du Iker nirea dela, e? NOIZ?!?!
Ez diot inoiz barkatuko. Barruan dudan samin guzti hau sufriaraziko diot! Ez dut inoiz ahaztuko gertatzen ari dena. Batez ere gaur gertatu dena. Hau lotsa! Tentel moduan geratu naiz BI aldiz. Eta dena beraien erruz. Iker ikusi dudanean beregana hurbildu naiz, musu gozo bat emateko prest. Dena barkatzen zuen musu gozo bat.
Bere aurrean jarri, “Kaixo bihotza!” irribarretsu esan eta bere ezpainetara hurbiltzen hasi naizenean berak zer eta “Ah, kaixo” bat besterik ez dit esan. Ez dit musu ematen ere utzi! Korrika batean Iratirengana joan da. Denak niri begira geratu dira; gertatutakoa xuxurlatzen zuten batzuk ere entzuten nituen. ZE LOTSA! Lurrak irenstea nahi nuen eta arrazoi guztiarekin gainera! Ai ama!
Eta zer esanik ez gero gertatu denarekin. Unaiekin hitz egiten nengoen bitartean, bata besteari kilimakurrak egiten ikusi ditut. Guzti honekin bukatzeko eta Iker nirea dela argi uzteko asmotan, haiengana hurbildu naiz. “Kaixo maitia! Zer, azkenean ostiralean kontzertura zoaz?” nik, eta bat-batean Iratik “Ez, gurasoek zigortu dute. Ez al zenekien Alaia?”, “Zu ixo, hau ez doa zurekin!” haserre erantzundiot. Orduan, salto batean Iker nire parean jarri eta “Ez Alaia! Ixo ZU!” esan dit. Ikerrek niri. Nori eta NIRI, bere neska-lagunari. Buelta eman eta hor joan dira biak, oinez barrezka. NAZKA! Hori da sentitu dudana eta sentitzen dudana. Esaldi batek honela dio: “Maitasunetik gorrotora pauso bakar bat dago”. Agian egia da. Seguruenik.

Azaroaren 26a
Insert coin! Hori da nire aurrean egiten dutena. Gorputz heziketan binaka jarri behar genuen eta nola ez, Iker eta Irati juntu. Iratiri barruko arropa ikusten zitzaion eta Iker, disimulurik gabe, begira-begira. Begiak irtengo zitzaizkiola zirudien! Gero lelokerietan ibili dira, biak barrez.
Egun hauetako batean lehertu egingo naiz... Batzuetan Iratiri sudurrean duen piercing zoragarri hori tiraka kenduko nioke! Ez dut malko gehiago isurtzeko. Nekatu naiz. Aspertu naiz, joder! Nork esango zidan niri Ikerrek sufriaraziko ninduela... NORK?
Zergatik? Nirea baina gorputz lirainagoa duelako ote? Ni baina ederragoa delako al da? Zer du berak nik ez dudanik? Sudurreko piercing xarmangarri hori al da? Zer gertatzen da?
Zergatik? Nirea baina gorputz lirainagoa duelako ote? Ni baina ederragoa delako al da? Zer du berak nik ez dudanik? Sudurreko piercing xarmangarri hori al da? Zer gertatzen da?
Nire buruari galderak egiterakoan, erantzun bilakatzen diren galdera gehiagorekin ihardesten diot.